XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

FRANKOEN ZALDIZKOEN ETA OINEZKOEN BURRUKATZEKO ERA ZELAI ZABALEKO ERASOETAN / 1. Gatazkako prestaera / 2. Zaldizkoen erasoa / 3. Zaldizkoaren bilera oinezkoen trikuaren atzean.

Gudurako prestaketak Krac inguruan etsai asko dago.

Gurutzatuek gudara irten behar izaten dute eta horretarako abiapuntua gaztelua izaten da.

1229an lortu zuten garaipenari esker harrapakin handiaz jabetu ziren.

Baina hurrengo urtean Hama-ko, auzoko herriko, emirrak menpean egoteari uko egin zion.

Orduan ere zaldunengana jo behar izan zen.

Gudu-prestaera Krac-en egingo da.

Elkartu leiala Duela egun batzuetatik zaldizainek badakite gudu-ibilaldi bat izango dela.

Zaldiak prestatzeko eta ano gehiago emateko agindua eman zaie.

Bihi pila handiak euki behar ditu beti Krac-ek harresi barruan bizi diren ehundaka animaliei jaten emateko.

Zaldia animalia garestia eta ederra da.

Edaten hirutan edo lautan eman behar zaio egunean.

Gaitzik harrapatu ez dezan ondo zaindu behar da.

Batez ere marfundibera da.

Gurutzatuek zaldi-mota berriak aurkitu dituzte Ekialdean, Mendebaldean erabiltzen dituztenak baino ederragoak, lirainagoak eta azkarragoak.

Zaldun askok ekar erazten dute beren guda-zaldia ontziz.